Itxi

Gizartea

Sexu-erasoa

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita

EITB Media

Atxilotuak 34 urte ditu eta epailearen esku utzi dute.

Ertzaintzak 34 urte inguruko gizon bat atxilotu du Bilboko Miribilla auzoan, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, gertakariak asteazken honetan jazo ziren, 14:00ak aldera. Gizona ordubete geroago atxilotu zuten, eta ostegunean eraman dute epailearen aurrera.