Gizartea
lan-istripuak
Astelehenean Amezketako Aralar paper-fabrikan istripua izandako langile bat hil da
eitb media
ELAk eta LABek azpikontratatuta zegoen langilaren heriotza salatu dute eta 24 orduko lanuztea egiteko deia helarazi die langileei.
-
Amezketako Aralar paper-fabrika. Argazkia: EITB.
Amezketako (Gipuzkoa) Aralar paper-fabrikako ELA eta LAB sindikatuek azpikontratatuta zegoen langile baten heriotza salatu dute. Behargina astelehenean izandako lan-istripuaren ondorioz hil da.
ELAk eta LABek hetziotza salatzeko 24 orduko lanuztea egiteko deia helarazi die langileei, gaur, 14:00etan hasi eta biharko 14:00ak arte. Era berean, azpikontratatuta dauden langileei ere mobilizazioetan parte hartzeko hots egin die.
Paper-fabrikako langileak gaur goizean elkarretaratzea egin dute Amezketako lantegian.