Itxi

Gizartea

Polemika

Jaurlaritzak Werten hezkuntza erreforma 'atzerakoia' errefusatu du

Erredakzioa

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Jose Ignacio Wert ministroaren dimisioa eskatu du.

  • Isabel Celaa Hezkuntza sailburua.

    Isabel Celaa Hezkuntza sailburua, Patxi Lopez lehendakariarekin. EFE

Eusko Jaurlaritzak Ministroen Kontseiluan ostiral honetan onartutako hezkuntza erreforma errefusatu du, erreforma ‘atzerakoia eta zentralista’ delako. Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak Jose Ignacio Werten dimisioa eskatu du, lehengo astean iragarri bezala.

Celaak azaldu duenez, bere esku dauden bitarteko guztiak erabiliko ditu "autogobernuari kalte egiten dion erreforma atzerakoia’ren aurka egiteko eta horren aplikazioak Euskadiko hezkuntzaren kalitatean eraginik ez izateko.

Eusko Jaurlaritzak "guztiz errefusatu" du erreforma, ‘benetako hezkuntza kontrarreforma" delako, eta, "autonomia erkidegoei dagozkien eskumenak administrazio zentralak berreskuratzeko asmoa duelako". "Ez dugu onartuko zentralizazio saiakera hori, Autonomien Estatuari zuzenean eragiten baitie, baita geure autogobernuari ere", gaineratu du.

Jaurlaritzaren ustez, erreformak ez dio hezkuntzaren kalitatea hobetzeari erantzuten, ezta eskola-porrotari ere, "ideologia kontserbadoreen interesei erantzuten dio, lehengo mendeko 60eko hamarkadara eramaten gaitu", nabarmendu du.

"Ikasleria goize bereiztea, zentroak klasifikatzeko kanpoko probak egitea edota behar gehien dutenak sistematik botatzea ez da aurrera egitea, kontrakoa baizik", azpimarratu du.

Kritikekin batera, Hezkuntza sailburuak Jose Ignacio Werten dimisioa eskatu du, "hezkuntza kudeatzeko gai ez dela argi utzi duelako". "Argi dago Wertek ez dakiela Estatu autonomikoen funtzionatzeko era, eta ez dituela autonomiak errespetatzen", gaineratu du. Celaaren hitzetan, "elkarrizketatzeko gai den eta akordioetara iristeko prest dagoen pertsona batek hartu beharko luke haren lekua".