Itxi

Gizartea

Hezkuntza erreforma

Erreformak hezkuntzako edukien % 75 arte Gobernuaren esku utzi du

Erredakzioa

Wert ministroak edukiak berriro zentralizatzea edo hezkuntza homogenizatzea ukatu du, hori erkidegoei eskumenak "kentzea" izango litzatekeelako.

01:09
Hezkuntza sistemaren erreformarako lehen urratsa eman du Espainiako Gobernuak

Gobernu zentralak hezkuntza edukien % 65 arte ezartzeko gaitasuna izango du hizkuntza koofiziala duten erkidegoen kasuan, eta % 75ekoa besteetan, Ministroen Kontseiluak onartutako unibertsitatekoa ez den erreformaren aurreproiektuaren arabera.

Proposamen honen berri Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak eman du prentsaurrekoan, eta Gobernuari dagokiola ikasleen ebaluatze irizpideen ezarpena azaldu du.

Indarrean dagoen legediak Gobernuari hezkuntza edukien % 55 eta % 65 artean dagokio.

Wertek esan duenez, ildo pedagogikoak, hezkuntza kudeaketaren antolamendua eta Estatuari ez dagokion edukien zatia ezartzeko gaitasuna dagokie erkidegoei.

Wertek erreforma hau ‘zentralizazioa’ edota hezkuntza homogeneizatzea izatea ukatu du, hori erkidegoei lehiak ‘kentzea’ izango litzatekeelako. Halaber, erreforma ebaluazio tresna berriak ezartzean datza "lurralde ekitatearen" ikuspuntutik begiratuz gero, azpimarratu du.

Kostua: 300 milioi
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak azaldu duenez, hezkuntza erreformaren oinarrizko kostua 300 milioi eurokoa izango da.

Ministroak erreforma ezartzearen kostua eta hori egonkortzea ezberdindu ditu, eta zenbat eta arrakasta gehiago izan garestiagoa izango dela nabarmendu du, eskola-porrota jaistea lortzen bada geletako ikasle kopurua igoko delako.