Gizartea
Erreskatea
Hiru gazte erreskatatu dituzte Korresen, gauean amildegi batera erorita
Agentziak | EITB Media
Horietako bi Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dituzte, zauriak sendatzeko.
Ertzaintzak eta Arabako suhiltzaileek hiru gazte erreskatatu dituzte asteazken goizaldean Izki Parke Naturalean, Korres inguruan (Arraia-Maeztu), oinez zihoazela 20 metro inguruko amildegi batera erorita. Hiru gazteetatik bi adin txikikoak dira.
Segurtasun Saileko iturriek azaldu dutenez, adingabeetako bat eta 21 urteko gaztea Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman dituzte, erorikoan jaso zituzten kolpeak artatzeko. Horietako batek besoan haustura izan dezake.
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak eta suhiltzaileek asteazken goizaldeko 02:20an egin dute erreskatea.