Gizartea
bilboko metroa
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, arazo tekniko baten ondorioz atzerapenak egon ostean
eitb media
San Ignazio geltokiko trenbide-orratzek eragin dute arazoa. Ondorioz, metroko bi lineatan ergin ditu atzerapenak arratsalde guztian zehar.
-
Bilboko Metroko irudia. Argazkia: EITB MRDIA
Bilboko metro zerbitzua bere onera itzultzen ari da pixkanaka, arratsalde osoan atzerapenak eragin dituen arazo teknikoa konpondu ostean, Metro Bilbaok eitb.eus-i baieztatu dionez.
San Ignazio geltokiko trenbide-orratzetan sumatu dute arazoa, hots, trenak bideratzen dituen sisteman.
Arratsaldeko 15:00ak aldera izan da matxura Metro Bilbaoko bi lineak batzen dituen San Inazioko geltokian, ondorioz, bi lineatan izan du eragina.
Arazo teknikoaren ondorioz trenak mantsoago ibili dira, baina Metro Bilbaok ziurtatu duenez, zerbitzuak martxan jarraitu du eta erabiltzaileek zerbitzua bermatuta egon da.