Itxi

Gizartea

Garraio publikoa

Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua berrezarri du Renfek

EITB Media

Etorkizunean ere, AHTaren obrek irauten duten bitartean, mozketa gehiago izango direla aurreikusten da, eta ibilbide horretan garraioa autobusez eskainiko dute.

  • Irungo Renferen tren geltokia. Argazkia: EITB Media.

    Irungo Renferen tren geltokia. Argazkia: EITB Media.

Astelehen honetan, abuztuaren 26an, Irun eta Donostia arteko tren-zerbitzuari ekin dio berriro Renfek, Abiadura Handiko Trenaren obren ondorioz 24 egunez etenda egon ostean.

Trenen joan-etorria eteteari esker, AHTaren obrek aurrera egin ahal izan dute, batez ere Loiolako eta Errenteriako Kaputxino inguruko tuneletan. Dena den, etorkizunean mozketa gehiago egitea ere aurreikusten da: asteburu bat irailean eta datorren urteko abuztuan.

Egunotan zehar, Renfek errepide bidezko zerbitzu alternatiboak eman ditu aldiriko zein distantzia ertain eta luzeko bidaiarientzat, trenen ordutegi eta maiztasun berdinetan.