Gizartea
TRAFIKOA
Zirkulazioa bere onera itzuli da N-634an, Zornotzan, kamioi batek eta auto batek izandako istripuaren ostean
EITB MEDIA
Hiru orduz erabat itxita egon da errepidea. Pertsona bat zauritu da ezbeharrean, eta auto barruan geratu da harrapatuta. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, larri.
-
Zauritutakoa autotik atera behar izan dute suhiltzaileek. Argazkia: @BomberosBizkaia.
Gaur goizean, kamioi batek eta auto batek istripua izan dute N-634 errepidean, Zornotza parean (Bizkaia), Donostiako noranzkoan. Hasiera batean, errepidea guztiz itxi dute, eta ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 11:00etan, ezbeharra jazo eta hiru ordura, txandakako zirkulazioa ezarri dute, eta eguerdirako, zirkulazioa bere onera itzuli da.
Iturrion arabera, ezbeharra 07:50ean jazo da errepide horretako 91. kilometroan, argitu gabeko arrazoiak tarteko.
Pertsona bat larri zauritu da. Antza, auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira barrutik atera eta artatu ahal izateko. Ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Esan bezala, errepidea hiru orduz erabat itxita egon da, eta ibilgailuak Montorra auzotik bideratu badituzte ere, hiru kilometroko ilarak sortu dira. 11:00etatik aurrera, trafikoa txandaka bideratu dute, eta eguerdirako zirkulazioa bere onera itzuli da.
¿ #Istripularria #N634 Km 91 #Amorebieta_Etxano-n.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) August 26, 2024
¿ Errepidea ITXITA norantza bietan.
¿ Accidente grave #N634 Pk 91 #Amorebieta_Etxano.
¿ Carretera CORTADA en ambos sentidos.
¿¿ 011#Trafikoa pic.twitter.com/ccbxHryKn5