Itxi

Gizartea

Bilbo

16 atxilotu Aste Nagusiko azken gauean, horietatik bost indarkeria matxista leporatuta

EITB Media

Gainera, Ertzaintzak emakume bat erreskatatu du igande goizean. Itsasadarrera erori da, Jesusen Zerbitzarien kaiaren parean, San Frantzisko auzoan.

  • Udaltzainak Aste Nagusiko azken gauean.

    Udaltzainak Aste Nagusiko azken gauean. Irudia: EITB

16 pertsona atxilotu ditu Udaltzaingoak Bilboko Aste Nagusiko azken gauean, horietako bost indarkeria matxistagatik eta bi droga-trafikoagatik. Gainera, beste zazpi lagun atxilotu dituzte lapurretengatik (Bilboko jaietako deliturik ohikoena), beste bat lesioengatik eta azken bat erreklamazio judizial batengatik. 

Bestalde, Ertzaintzako bi agentek emakume bat erreskatatu dute igande goizean, Bilboko jaietako azken egunean, itsasadarrean. Uretara erori da Jesusen Zerbitzarien kaiaren parean, San Frantzisko auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

09:00etan gertatu da, eta ertzainek erreskatatu ondoren, suhiltzaileen txalupa batera igo dute, eta handik, anbulantzia batean, Basurtuko Ospitalera eraman dute.