Gizartea
Indarkeria matxista
Bi pertsona atxilotu dituzte genero indarkeriagatik Bilboko Aste Nagusiko azken-aurreko gauean
Agentziak | EITB Media
Gainera, Udaltzaingoak beste hamabost pertsona atxilotu ditu, Udalaren iturrien arabera.
17 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiko zazpigarren gauean, horietako bi genero indarkeriagatik, Udalaren iturriek jakitera eman dutenez.
Gehienak, zortzi, ebasketengatik eta lapurretengatik atxilotu dituzte; beste hiru pertsona desobedientziagatik atxilotu dituzte, hiru lesioengatik, bi genero indarkeriagatik, bat erreklamazio judizial batengatik eta beste bat droga trafikoagatik.
Bizkaiko hiriburuko jaietako azken-aurreko gaua jende gehien biltzen duen gauetako bat izaten da.