Itxi

Gizartea

Erasoa

Gizon bat atxilotu bat Bilboko txosnagunean, arma zuri batekin beste bati erasotzeagatik

EITB MEDIA

Erasoa 02:30ean gertatu da. Atxilotua ertzain-etxera eraman dute, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko eginbideak betetzera.

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du Bilboko txosnen inguruan, gazte bati arma zuri batekin eraso egitea egotzita.

Gertakaria 02:30 aldera jazo da, Aste Nagusiko jaietan. Liskar bat izan ondoren, erasotzaileak arma zuri batekin eraso dio biktimari. Zauria egin dio, baina ez omen da larria.

Biktimak salaketa jarri ostean, Ertzaintzako agenteek erasotzailea identifikatu eta atxilotu dute. Bilboko ertzain-etxera eraman dute, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko eginbideak betetzera.