Itxi

Gizartea

ASTE NAGUSIA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon sexu eraso delitua egotzita, neskato bati musu emateagatik

Agentziak | EITB Media

Aste Nagusiko bosgarren egunean 20 pertsona atxilotu ditu Bilboko Udaltzaingoak, tartean, bi indarkeria matxistagatik eta hamahiru lapurreta edo ebasketa delituengatik.

  • Sexu erasoen aurkako kanpaina Bilboko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE

    Sexu erasoen aurkako kanpaina Bilboko Aste Nagusian. Artxiboko argazkia: EFE

Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, bart, sexu eraso delitua leporatuta, neskato bati musu emateagatik.

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Erriberako merkatuaren inguruan gizon bat neskato talde batengana gerturatu zen eta musu eman zion horietako bati. Sexu eraso horri lotuta, Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Aste Nagusiko bosgarren egunean 20 pertsona atxilotu ditu Bilboko Udaltzaingoak, tartean, bat sexu eraso delituagatik, bi indarkeria matxistagatik, hamahiru lapurreta edo ebasketa delituengatik, bat agintaritzari aurre egiteagatik, bat eraso saiakeragatik, bat desordena publikoagatik eta epaitegietako erreklamazioagatik.