Gizartea
OSASUNA
Osasun Publikoko Batzordeak bilera egingo du gaur prebentzio neurriak aztertzeko mpoxen aurrean
agentziak | eitb media
Txertatze protokoloa eta kontrola eta zaintza areagotzeko neurriak aldatzen ote dituzten aztertuko dute bileran.
-
Viruela del mono, bajo el microscopio. Foto: EFE
Osasun Ministerioak Osasun Publikoko Biltzarraren bilera deitu du gaurko, erkidegoekin batera aztertzeko txertatze protokoloa eta kontrola eta zaintza areagotzeko neurriak aldatzen ote dituzten, Mundu Osasun Erakundeak nazioartean larrialdia ezarri ostean.
Nolanahi ere, bileraren aurretik, zenbait erkidegok jakitera eman dute dagoeneko martxan jarriko dituzten neurriak, birusaren aurrean prebentzioa areagotzeko. Helburu nagusia da gaixotzeko arrisku handiena duten pertsonak detektatu eta txertatzea da, baita dosi bakarra jaso dutenak ere, horiek baitira Espainian txertoa jaso duten 40.610 pertsonen erdiak.
Espainian 500.000 dosi daude erreserbatuta, eta horietatik bi milioi dosi atera litezke, Ministerioaren arabera.
Euskadin, txeratze programan jasota dauden aholkuei eustea erabaki dute. Erea berean, protokoloa eguneratu eta infekzioaren klatua jaso beharreko informazioan sartzea erabaki dute.
Pello Latasa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailekozaintza eipemiologikoko arduradunak atzo gogoraraz zuenez, 2022ko agerraldiaren ondorioz, 251 kasu positibo erregistratu dira Euskadin, hiru lurraldeetan banatuta: 245 kasu 2022an, 1 2023an eta 5 kasu 2024an.
Nafarroak ez du proposamen berezirik egingo gaurko bileran, martxan dauden prebentzio eta informazio neurriez harago.
Gaurko bilera EBko Segurtasun Sanitarioko Batzordearen bilearen ondotik dator. EBk erabaki zuen kladotik inportatutako kasu gehiago atzemango diren arren (Suediak jakinarazitakoa, adibidez), Europan arriskua "txikia" dela, eta, beraz, ez dela komeni mugan kontrolak egitea edo txertaketa herritar guztiei zabaltzea.
Ildo horretatik, atzo, ministerioetako eta erkidegoetako talde teknikoek osatutako alerten batzordeak bat egin zuen EBren erabakiarekin, alegia, gaixotasunak eragina duen eremuetako bidaiarientzako informazioa indartzeko beharra azpimarratu zuen, baina pertsonen mugimenduari edo mugen kontrolari inolako murrizketarik eragin gabe.