Gizartea
Nafarroa
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, bikotekide ohiari eraso egin eta neskato bat eramaten saiatzea egotzita
Agentziak | EITB Media
Besoan lesioak eragin zizkion emakumeari eta osasun etxean artatu behar izan zuten. Bizilekua bortxatzea, tratu txarrak ematea, indarkeriaz egindako lapurreta egitea eta sekretuak agerraraztea leporatu diote.
Foruzaingoak gizon bat atxilotu du pasa den asteburuan Iruñean, bikotekide ohiaren etxean sartu, emakumeari eraso egin eta neskato bat eramaten ahalegintzea leporatuta.
Gaur goizean Foruzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, emakumea foruzainekin hitz egiten ari zela gizonak telefonoa kendu zion, kolpatu egin zuen eta biktimak eskuko telefonoan zituen argazkiak eta elkarrizketak ikusi zituen. Besoan lesioak eragin zizkion emakumeari eta osasun etxean artatu behar izan zuten.
Bizilekua bortxatzea, tratu txarrak ematea, indarkeriaz egindako lapurreta egitea eta sekretuak agerraraztea leporatu diote atxilotuari.