Itxi

Gizartea

GIPUZKOA

Bost pertsona zauritu dira Irungo supermerkatu batean, sabai faltsua behera etorrita

agentziak | eitb media

Erosketak egiten ari ziren gizon bat eta emakume bat ospitaleratu dituzte, eta gainerakoek, langileak guztiak, askotariko kolpeak jaso dituzte.

Bost pertsona zauritu dira Irungo (Gipuzkoa) supermerkatu bateko sabai faltsua behera etorrita. Zaurituetako bi, bezeroak, ospitalera eraman dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:15ean izan da ezbeharra.

Erosketak egiten ari ziren gizonezko bat eta emakume bat ospitalera eraman dituzte, zaurituta, eta gainerako zaurituek, langileak guztiak, askotariko kolpeak eta zauriak jaso dituzte.