Gizartea
Araba
Sutea piztu da Gasteizko Malibu dantzalekuan
agentziak | eitb media
Lokala itxita zegoen, Udaltzaingoaren aginduz, eta ez da inor zauritu, baina suak inguruko bi ataritan izan du eragina, eta susmoa dute nahita piztu dutela.
-
Gasteizko Malibu dantzalekua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Sutea piztu da Gasteiz erdiguneko Malibu dantzalekuan, eta inor zauritu ez bada ere, inguruko atari batzuk ere kaltetu dira.
06:30 aldera piztu da sutea Dato kaleko dantzalekuan, eta suhiltzaileak eta Ertzaintza ikertzen ari dira nola piztu den sua. Gainera, susmoa dute nahita piztu dutela, eta bide horretatik doa ikerketa, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Suhiltzaileek itzali dute sua, eta mekanikoki aireztatu dute lurpean dagoen lokala.
Suteak, dantzalekuan ez ezik, gaineko etxebizitzetako galdara-gelan ere egin ditu kalteak.
Dantzalekua abenduan itxi zuten, Udaltzaingoaren aginduz, eta hilabete eta erdi egin zuen itxita, besteak beste, suteen aurkako segurtasun neurriak betetzen ez zituelako.
Fuego en discoteca Malibú, terminando trabajos de ventilacion e investigación de incendios. pic.twitter.com/Ypxg796gPa
— Bomber@s Gasteiz (@Bomberos_VG) August 17, 2024