Gizartea
INDARKERIA MATXISTA
44 urteko gizon bat atxilotu dute Debako Santiago hondartzan adingabe bati ukituak egitea egotzita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ustezko egilea aske geratu da epailearen esku utzi ondoren. Debako Udalak jakinarazi duenez, "azken orduetan eraso salaketa gehiago izan dira, egile berak egindakoak".
-
Debako Santiago hondartza (Gipuzkoa). Irudia: EITB MEDIA.
44 urteko gizon bat atxilotu dute adingabe bati ukituak egiteagatik Debako Santiago hondartzan (Gipuzkoa), joan den igandean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, ukituen ustezko egilea atxilotu dute, eta epailearen esku utzi ondoren aske geratu da.
Debako Udalak, bere webgunean zabaldutako ohar batean, jakinarazi duenez, "azken orduetan eraso salaketa gehiago izan dira, egile berak egindakoak".
Gipuzkoako Udalak "irmotasunez" eta "gogor arbuiatu ditu erasoak", "emakumeei eta haien inguruneei erabateko babesa" adierazi die eta "berdintasuna" aldarrikatu du. Gainera, horrelako gertakariak "berriro jazo ez daitezen" lan egiteko konpromisoa berretsi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Udalaren adierazpenarekin, eta azpimarratu du "emakume guztiek aisialdiaz eta harreman sozialez askatasunez gozatzeko eskubidea dutela, eta, beraz, indarkeria matxistarik gabeko kaleak, auzoak, udalerriak eta hiriak nahi ditugu".