Gizartea
Nafarroa
Kamioilari mozkor batek guraizearena egin du Olatzagutian eta garagardo bat eskaini die foruzainei
Agentziak | EITB MEDIA
Kamioa gurutzatuta utzi du A1 errepideko adarrean. Foruzainek giltzak kendu dizkiote alkohol-tasa zazpikoiztu baitu.
-
Foruzainak eta gidaria. Argazkia: Foruzaingoa.
Valladolideko 58 urteko kamioilari batek guraizearena egin du, Olatzagutian (Nafarroa), A1 errepideko adarrean, kamioia gurutzatuta utzita. Baimendutako alkohol-tasa zazpikoiztu du, eta foruzainek epaitegira joateko deitu diotenean, garagardo bat hartzera gonbidatu ditu.
Gertakaria atzo, astelehena, 18:00ak aldera, izan zen. Kamioi bat gurutzatuta geratu zen, eta adarra ordu erdiz moztu behar izan zuten.
Altsasuko Foruzaingoaren patruila bat bertaratu zen, eta inguruko gasolindegi batean aurkitu zuten gidaria. Alkoholemia-probak litroko 1,02 mg-ko tasa eman zuen, eta baimendutakoa 0,15ekoa da.
Agenteek gidaria deitu zuten Iruñeko epaitegira, epaiketa azkar bat egiteko, eta berak proposatu zien garagardo bat hartzea.
Kamioiko giltzak kendu zizkioten eta, ibilgailua errepidetik kendu ondoren, immobilizatu zuten. Kamioilariak oraindik ez du deitu beste alkoholemia-proba berri bat egiteko eta ibilgailua berreskuratu ahal izateko.