Gizartea
indarkeria matxista
Getxoko Udalak Algortako Portu Zaharreko jaietan izandako sexu-erasoa gaitzetsi du
eitb media
Hori dela eta, indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko protokoloa aktibatu du Udalak.
Getxoko Udalak larunbatetik iganderako goizaldean emakume batek Algortako Portu Zaharreko jaietan jasandako sexu-erasoa gaitzetsi du.
Hori dela eta, Udalak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko tokiko protokoloa aktibatu du.
Era berean, elkartasuna eta babesa agertu dizkio biktimari. Udalak azpimarratu du edozein eraso sexistaren aurrean "zero tolerantzia" duela, eta gogoratu du "kasu honek emakumeen aurkako indarkeriaren zati bat baino ez duela erakusten, eta arazo horren jatorria emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen dela".
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.