Itxi

Gizartea

Ezbehar larria Nafarroan

Hildako bat eta bi zauritu larri Murchanten, kamioi batek eta furgoneta bate aurrez aurre talka eginda

Agentziak | EITB Media

Hildakoa Corellako 58 urteko bizilaguna da. Kamioilaria onik atera da, furgonetako bidaiarietako bat hil egin da eta beste bi, 47 eta 36 urtekoak, larri zauritu dira, eta Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte.

  • Ezbehar larria Murchanten (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa

    Ezbehar larria Murchanten (Nafarroa). Irudia: Foruzaingoa

Corellako 58 urteko bizilagun bat hil da eta 47 eta 36 urteko bi pertsona larri zauritu dira Murchanten (Nafarroa), furgoneta batek kamioi baten aurka talka eginda.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:54an gertatu da, NA-160 errepideko 6,7 kilometroan, bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dutenean.

Kamioilaria onik atera da, baina furgonetako bidaiarietako bat hil egin da eta beste bi larri zauritu dira. Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman dituzte.

Tuterako foruzainek zirkulazioa bideratu dute, eta Argiketen ataleko talde batek ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Tuterako suhiltzaileak, anbulantziak eta talde medikoa ere bertaratu dira.