Gizartea
Nafarroa
Motor gidari bat zauritu da Betelun, traktore baten aurka talka eginda
EITB MEDIA
Zauritua (56 urteko gizonezkoa) Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.
-
Zauritua Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa.
Motor gidari bat zauritu da Betelun, Nafarroan, bere ibilgailuaren eta traktore baten artean izandako trafiko istripuan. Zauritua istripuaren lekuan bertan artatu dute lehenengo, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute gero.
Trafiko istripua ostiral goizaldean gertatu da, 00:30ean, Betelu udalerriko NA-1300 errepidean, eta motor bat eta traktore bat nahasi dira, Foruzaingoaren arabera.
Gertaera horretan, 56 urteko motor gidaria zauritu da, eta istripuaren lekuan bertan artatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek. Ostean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Altsasuko Foruzaingoak ikerketa abiatu du istripuaren arrazoiak argitzeko.