Itxi

Gizartea

GERTAKARIA

Hilda aurkitu dute Igeldoko Tximistarri kalan desagertutako gizona

EITB MEDIA

Larunbatean desagertu zen, eta ordutik ari ziren haren bila. Lekuko baten arabera, uretara sartzen ikusi zuten, baina ezin izan zuen kanpora atera.

  • Tximistarri ingurua, Donostian.

    Tximistarri ingurua, Donostian. Argazkia: EITB Media

Joan den larunbatean Igeldoko Tximistarri kalan desagertutako gizonezkoaren gorpua aurkitu du, gaur goizean, Guardia Zibilak.

Antza, kirol-ontzi batean zihoan pertsona batek ikusi du gorpua uretan, desagertu zen ingurutik oso gertu, eta abisua eman du. Guardia Zibilaren Itsas Zerbitzuko agenteak bertaratu dira, eta horiek atera dute gorpua.

Larunbatean desagertu zen, eta ordutik ari ziren haren bila. Lekuko baten arabera, uretara sartzen ikusi zuten gizonezko gaztea, baina ezin izan zuen kanpora atera. Gurutze Gorriak eta Ertzaintzak ere hartu dute parte bilaketa-operatiboan.