Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Leioako Udaltzaingoak auzibidea zabaldu dio gidari bati, herrigunean 101 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik

EITB MEDIA

Uztailaren 30ean gertatu zen, Leioa erdiguneko kale batean. Merkantzia garraiatzeko ibilgailu bat gidatzen ari zen arau-haustea egin duen gizonezkoa.

  • Leioako udaltzain bat, artxiboko irudi batean.

    Leioako udaltzain bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: Leioako Udala.

Leioako Udaltzaingoak zigor-eginbideak ireki dizkio gidari bati, herriko hirigunea 101 km/h-ko abiaduran zeharkatzeagatik, baimendutakoa hirukoiztuz. 30 km/h-ko abiadura da baimendutako gehienezko abiadura herrigunean. Bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote gidariari.

Leioako Udalak jakinarazi duenez, gertakariak uztailaren 30ean izan ziren, 05:00ak inguruan. Merkantzia garraiatzeko ibilgailu bat gidatzen ari zen gizonezkoa. 

Zabaldutako oharrean, Udalak gogoratu du "oso garrantzitsua" dela "abiadura-mugak eta trafiko seinaleak errespetatzea udalerri osoan eta, are gehiago, Artatza estaltzeko obren eragina jasan dezaketen inguruetan".