Gizartea
Sare sozialetan
Gipuzkoako bost adingabe ikertzen ari dira, Internet bidez beste adingabe batzuei irudi sexualak eskatzeagatik
EITB MEDIA
Irudi sexualak eskatzen zizkieten adingabeei, berehala zabaltzeko edo hertsatzeko, eduki erotikoa zuten irudi gehiago bidali ezean.
Ertzaintzak eginbideak ireki ditu Gipuzkoako bost adingaberen kontra, ikertu gisa, sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita, sare sozialen bidez adingabe batzuei sexu-izaerako irudiak eskatu dizkietelako.
Gazteek irudi sexualak eskatzen zizkieten adingabeei, berehala zabaltzeko edo hertsatzeko, eduki erotikoa zuten irudi gehiago bidali nahi ezean, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko Ataleko kideek egindako ikerketen arabera.
Ertzaintzak azaldu duenez, gazteek biktimaren konfiantza bereganatzen zuten, batez ere sare sozialen bidez, eduki sexuala edo erotikoa lortzeko asmoz.
Behin helburua lortuta, irudi horiek kontaktuen artean edo sare sozialetan zabaltzeko mehatxua egiten zioten biktimari, eduki erotikoa zuten irudi gehiago bidali ezean.
Ikerketen ondorioz, bost adingabe inputatu dituzte Internet bidez sexu-askatasunaren aurkako delituak egin izana egotzita.