Itxi

Gizartea

Eguraldiaren iragarpena

Giro goibela isurialde atlantikoan eta eguzkitsua Euskadiko hegoaldean, abuztuko lehen asteari hasiera emateko

EITB Media

Astelehenean, batetik, goizean lanbroa espero da, egunaren amaieran euria egin dezake eta tenperaturak apur bat behera egingo du kostaldean, eta, bestetik, udako eguraldia espero da hegoaldean, baina asteartean zaparrada trumoitsuak espero dira Euskadiko ekialdean.

  • Hodei ilunak Aizkorrin. Argazkia: Gurutze Azcarate

    Hodei ilunak Aizkorrin. Argazkia: Gurutze Azcarate.

Astelehen honetan, giro goibela itzuliko da kostaldera, eta goizean lanbroa eta tarteka hodeiak espero dira; egunaren amaieran, zeru oso hodeitsuak izango dira, eta euri txikia egin dezake kostaldean. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira eta maximoak egonkor mantenduko dira edo apur bat jaitsiko dira.

Hegoaldean, aldiz, eguna amaitu arte, giro eguzkitsua eta udatiarra izango dugu. Tenperatura ia ez da aldatuko, baina Ebroko ibarrean gora egin dezake apur bat.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, asteartean, eguna goibela izango da berriro ipar partean, eta prezipitazio txikiak egingo ditu, batez ere Kantauri aldean.

Hegoaldean, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina hodei garatuagoak haziko dira arratsaldean, eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake egunaren amaieran.

Iparraldeko haizeak apur bat zakartuko dira, batez ere arratsaldean, eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, batez ere barnealdean;  jaitsiera txikiagoa izango da kostaldeko eskualdeetan.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.