Itxi

Gizartea

TENTSIOA LIZARRAKO JAIETAN

Lizarran Puyko Andre Mariaren ekitaldiari boikota egitea gaitzetsi dute UPNk, PSNk eta PPk

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Udalak Santiago Plazako txosnetako bat ez baimentzeko eta bestea ohiko tokitik ateratzeko erabaki izanak tentsio handia eragin du.

0:41

UPNk, PSNk eta PPk gaitzetsi egin dute Puyko Andre Mariaren basilikara egin ohi duten segizioari boikota egin izana, eta Lizarrako ordezkari demokratikoen aurkako "jazarpena" salatu dute.

Lizarrako Udalak bertan behera utzi du ostiralean jaietako lehen eguneko ohiko ekitaldia, Valdeallin kalera sartzea ezinezkoa zelako, bertan ehunka pertsona baitzeuden bilduta txosnen alde egindako manifestazioan.

Udalak Santiago Plazako txosnetako bat ez baimentzeko eta bestea ohiko tokitik ateratzeko erabaki izanak tentsioa eragin du. "Txosnarik ez badago, ez dago Bajadicarik" idatzita zuten pankartak zeramatzaten udal korporazioari kale horretara sartzea eragotzi zioten manifestariek.

Alderdi erregionalistaren ustez, "sektore intransigente eta totalitarioek antolatutako larderia- eta jazarpen-kanpaina bat da, justifikaziorik ez duena".

Talde horretako kideek azpimarratu dutenez, istiluak gerta zitezkeela ohartarazi zuten, udalbatzak salatutako abesti baten hitzek jaietako "ekimen horren aurka jardutera bultzatzen" baitzuen.