Itxi

Gizartea

sexu-erasoa

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten autobus batean emakume bati ukituak egiteagatik

EITB MEDIA

Erasoa asteazkenean gertatu zen, 55 urteko gizona neskaren ondoan eseri eta ukitzen hasi zenean. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean, eta honek aske uzteko agindua eman du.

55 urteko gizon bat atxilotu dute Arrasaten (Gipuzkoa), sexu-eraso delitu bat egotzita, lineako autobus batean emakume baten ondoan eseri eta honi ukituak egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atxiloketa atzo, asteazkena, 21:30ean izan zen, biktimak salaketa jarri ondoren. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean, eta honek aske uzteko agindu du.

logo eitb nahieran
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN