Gizartea
SUTEA
AP-1 autobidea, irekita Eibarko noranzkoan bakarrik, Bergaran matxuratutako kamioi batek su hartu ondoren
EITB MEDIA
Kamioiak 14:00 aldera matxura izan du, eta horren ondorioz su hartu du. 15:30ra aldera suhiltzaileek sua itzali dute. Autobideak itxita jarraitzen du Bergarako noranzkoan.
-
Suhiltzaileak kamioiaren sua itzaltzen. Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
AP-1 autobidea berriro ireki dute, Eibarrerako noranzkoan, Bergara parean kamioi batek su hartu ostean zirkulazioa bi noranzkoetan etenda egon ostean. Kontrako noranzkoan itxita jarraitzen du autobideak. Gertaera 14:00ak aldera izan da, Bergara parean, 131. kilometroan. Gipuzkoako Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, barruan pentsua zeraman ibilgailuak su hartu du tunelean. 15:30ak aldera suhiltzaileek sua itzali dute.
Segurtasun Sailetik adierazi dute ke asko sartu dela gertu Lesarri tunelean. Ez da zauriturik egon, ezta kalte pertsonalik ere.
Ondorioz, auto ilarak sahiesteko AP-8tik AP-1erako lotunea erabat itxi dute eta GI-627 errepidea hartzea gomendatzen da.