Itxi

Gizartea

ISTRIPUA

53 urteko moto-gidari bat hil da Usurbilen, auto baten kontra talka eginda

EITB MEDIA

N-634 errepidean izan da istripua, Bilboko noranzkoan. Auto batek eta moto batek elkarren kontra jo dute, eta kolpearen ondorioz, motoaren gidaria tokian bertan zendu da. Aurten Gipuzkoan hil den 9. moto gidaria da.

  • N-634 errepidea moztuta, Usurbilen motozale bat hil ondoren. Irudia: EITB

    N-634 errepidea moztuta, Usurbilen motozale bat hil ondoren. Irudia: EITB

53 urteko motorzale bat hil da gaur eguerdian Usurbilen (Gipuzkoa), auto baten aurka talka egin ostean. Istripuaren ondorioz, N-634 errepidea itxi egin dute ibilgailuentzat.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 12:30 inguruan izan da ezbeharra, N-634 errepidean, Usurbilgo sarreran. Motor batek eta auto batek elkarren kontra jo dute, eta motorzalea tokian bertan zendu da.

Abisua jaso ondoren, larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina ordurako hilda zegoen gizonezkoa. Aurten Gipuzkoan hil den 9. moto gidaria da.