Itxi

Gizartea

GERTAKARIA

59 urteko gizonezko bat desagertu da Balmasedan

EITB MEDIA

Haren familiak atzo jarri zuen salaketa Ertzaintzaren komisarian, eta orduan jarri zuten martxan bilaketa.

59 urteko gizonezko bat desagertu da Balmaseda inguruan (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, atzo jarri zuen haren familiak salaketa eta ordutik martxan da bilketa-operatiboa.

Sare-sozialetan VOST Euskadi elkarteak zehaztu duenez, azken aldiz ikusi zutenean txapel beltz bat eta trekkingerako galtzak zeramatzan soinean. Bi besoetan tatuajeak eta goiko ezpainean orbaina duela ere jakinarazi dute. Hyundai markako ibilgailu beltz batean atera zen etxetik.