Itxi

Gizartea

SUTEA BIZKAIAN

Areatzako eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte, inguruko eraikin huts batean sutea izan ostean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Sua 5:55 aldera piztu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, Areatzako eraikin huts batean.

  • Areatzan erretako eraikina.

    Areatzan erretako eraikina.

Areatzako (Bizkaia) eraikin batean goizaldean piztutako sutearen ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileek lanean jarraitzen dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sua 05:55 aldera piztu da Areatzako eraikin huts batean, oraindik ez dakite zer eraginda.

Ertzainak eta Iurreta eta Basauriko suhiltzaileak bertaratu dira, eta, badaezpadako neurri gisa, etxetik atera dituzte inguruko etxebizitzetako bizilagunak.