Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Aisialdiko lokal batean eraso sexista jasan duela salatu du emakume batek Garesen

EITB Media

Foruzaingoa "oraindik zehazteke" dauden gertakari batzuk ikertzen ari da. Erasoa larunbat goizaldean jazo da, Garesko aisialdirako lokal batean. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan bertan.

Emakume batek larunbat goizaldean Garesko aisialdirako lokal batean sexu-erasoa jasan duela salatu du.

Foruzaingoak adierazi du "oraindik zehazteke" dauden gertakari batzuk ikertzen ari direla, eta oraingoz ez dutela informazio gehiago emango.

Komunikabide batzuen arabera, erasoarekin zerikusia izan dezakeen gizonezko bat atxilotu dute, baina Foruzaingoak ez dio halakorik baieztatu EITB Mediari.

Erasoa larunbat goizaldean gertatu da Garesko aisialdirako lokal batean. Herriko jaiak ospatzen ari dira egunotan bertan.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.