Itxi

Gizartea

Elikadura-segurtasuna

Gorputz arrotzak daude dagoeneko merkatutik kendu duten fruitu lehorren koktel batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Mix Maximix eta Mix Maximix XXL produktuak dira, Trader Joe's markakoak. Dagoeneko kendu dituzte Aldi supermerkatuetatik.

  • Dagoeneko erretiratu den fruitu lehorren koktela.

    Dagoeneko erretiratu den fruitu lehorren koktela. Irudia: Aesan.

Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentziak (Aesan) Trader Joe's markako fruitu lehorren koktel batean gorputz arrotzak egon daitezkeela ohartarazi du. 500 gramoko Mix Maximix eta 800 gramoko Mix Maximix XXL produktuak dira.

Elikagaiak Espainiako Estatu osoan zehar merkaturatu dira, baina enpresa banatzaileak, Aldi supermerkatuak, ahapaletatik kendu ditu jada.

Kateak bere webgunean jakinarazi die kontsumitzaileei artikuluak erretiratu dituztela, eta horrelako bat erosi duten bezeroei eskatu die Aldiren saltoki batera eramateko, horren truke ordaindutakoa berreskuratzeko.

Bestalde, Aesanek produktu horietakoren bat erosi duten pertsonei ez kontsumitzeko gomendatu die.