Gizartea
Indarkeria matxista
24 urteko gizon bat atxilotu dute Errenterian bi emakumeri egindako sexu-erasoen egilea delakoan
EITB Media
Errenteriako Asanblada Feministak salatu du "hainbat" eraso sexista izan direla Madalena jaietan, eta elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean, uztailak 25, 20:00etan Xenplar plazan.
24 urteko gizon bat atxilotu dute Errenterian bi emakumeri egindako sexu-erasoen egilea delakoan.
Segurtasun Sailaren arabera, 07:30ean izan da erasoa. Ordu horretan, zaintza lanetan ari zen Errenteriako Ertzain-etxeko patruila bat autobus geltoki horretara joan da, eta han, bi emakumek esan diete ukituak egin dizkiela han inguruan zebilen gizon batek.
Horren berri izan ostean, delituen ustezko egilea identifikatu dute agenteek eta atxilotu egin dute 24 urteko gizonezkoa, sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituagatik.
Oreratako Asanblada Feministak salatu du "hainbat" eraso sexista izan direla Madalena jaietan, eta elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean, uztailak 25, 20:00etan Xenplar plazan.
Gaur, uztailak 25, kontzentra!!!!
— Oreretako Asanblada Feminista (@femnista) July 25, 2024
ADI!!!!! pic.twitter.com/w16j4UUTZt