Gizartea
BIZKAIA
Lagako hondartzan bainua debekatu dute uretan karabela portugesak atzeman baitituzte
Agentziak | EITB MEDIA
Duela 10 egun eskas, marmoka horietako batzuk ikusi zituzten Donostiako hainbat hondartzatan. Ziztada arriskutsu bezain mingarria eragiten dute marmokok.
-
Karabela portugesa bat, Donostiako uretan. Argazkia: Joseba Ona
Bandera gorria dute gaur arratsaldean Lagako hondartzan (Ibarrangelu, Bizkaia) uretan karabela portugesak atzeman dituztela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Bainua hartzera doazenei (banaka batzuk baino ez, hodeitsu baitago) uretan ez sartzeko gomendioa ematen diete sorosleek. Izan ere, ziztada arriskutsu bezain mingarria dute animaliok.
Aurretik ere ikusi dituzte karabela portugesak gurean. Duela 10 bat egun, Donostiako Saguesen eta Zurriolan hondartzan topatu zituzten. Hilabete hasieran, lehen aleak agertu ziren Kontxako Badian, "gutxi batzuk" baino ez baziren izan.