Gizartea
INDARKERIA MATXISTA
23 urteko gizon bat espetxeratu dute, urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohia erasotzeagatik Bermeon
EITB MEDIA
Igandean izan zen erasoa, Lekeitiko etxebizitza batean. Deklarazioa hartu ostean, epaileak espetxera bidali du gaztea.
23 urteko gizonezko bat espetxera sartu dute, urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohiari erasotzeagatik Bermeon. Genero indarkeria delitua leporatu diote ustezko erasotzaileari.
Joan den igandean izan zen erasoa Bermeoko etxebizitza batean, eta egun horretan bertan atxilotu zuen gizonezkoa Ertzaintzak.
Atzo eraman zuten epailearen aurrera, Gernikako Epaitegian, eta hark eman zuen espetxeratzeko agindua.