Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

Trafikoa bere onera etorri da Barakaldon, A-8n, kamioi baten matxurak auto-ilarak sortu ondoren

EITB MEDIA

07:15 inguruan geratu da errepidean ez atzera ez aurrera ibilgailua, eta Bilboko noranzkoan ilara luzeak ari dira sortzen. Zehazki, Max Center parean izan du matxura kamioiak.

Kamioi batek matxura izan du gaur goizean A-8 autobidean, Barakaldon, eta auto-ilara luzeak sortu dira Bilboko noranzkoan, 4 kilometrorainokoak.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Max Center merkataritza-gunearen parean geratu da ibilgailua ez atzera ez aurrera 07:15 aldera, erreietako bat oztopatuz.

Garabi baten laguntzarekin erretiratu dute ibilgailua, eta poliki-poliki trafikoa bere onera etorri da.