Itxi

Gizartea

Navarra

Nafarroako Foruzaingoa Ezkaba mendiko sutea zerk eragin duen ikertzen ari da

EITB MEDIA

Suhiltzaileek San Kristobal gotorlekuan, Ezkaba mendian, piztutako sute bat itzali dute igande goizaldean.

0:14

Nafarroako Foruzaingoak ikerketa abiatu du Ezkaba mendian, San Kristobal gotorlekuan, piztutako sutearen nondik norakoak argitzeko. Hala, suhiltzaileek igande goizaldean bertan itzali dute sutea.

Larrialdi Zerbitzuek igandeko 00:26an izan dute sutearen berri, eta Foruzaingoaren patruilak, suhiltzaileak eta basozainak bidali ditu Ezkaba mendira egoera kontrolpean hartu eta su itzaltzeko.

San Kristobal gotorlekuaren barrualdean aurkitu dute sutea, eta sugarrek gortorlekuko bi teilatutan eragin dituzte kalteak.

Haizeak sua itzaltzeko lanak oztopatu baditu ere, 05:00etan kontrolpean hartu dute sutea suhiltzaileek.

Oraingoz, ez dute jakitera eman sutea zerk eragin duen. Hala ere, Ingurumena Babesteko Brigadak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.