Itxi

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Santurtziko jaietan, bikotekideari eraso egitea leporatuta

EITB MEDIA

Gizonak bikotekidea jo du kalean, eta atxilotu egin dute, genero-indarkeria egotzita. Bestalde, mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, 19:00etan, udaletxe parean.

Gizon bat atxilotu dute bart Santurtziko jaietan, bikotekideari eraso egitea egotzita, Ertzaintzako iturriek EITBri jakinarazi diotenez.

Gizonak bikotekidea jo du kalean, eta atxilotu egin dute, genero-indarkeria leporatuta.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Bestalde, udalerriko mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du astelehen arratsalderako, 19:00etan, udaletxe aurrean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.