Gizartea
IRUZURRAK
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen "estuasunean dagoen semea" iruzurrarekin ustez lotura izatea egotzita
EITB Media
Beste 14 pertsona atxilotu dituzte Madrilen, Ciudad Realen, Guadalajaran, Coruñan, Cuencan, Almerian eta Sevillan.
-
Estutasunean dagoen semearen iruzurragatik atxilotutakoa
15 pertsona atxilotu ditu Polizia Nazionalak, horietako bat Gasteizen, "estuasunean dagoen semea" izenarekin ezagutzen den iruzurra egiten zuen talde batekin ustez lotura izatea egotzita.
"Estuasunean dagoen semea" iruzurra egiteko, biktimarekin harremanetan jartzen dira zibergaizkileak, SMS edo WhatsApp bidez. Behin semea/alaba egoera larri batean dagoela sinetsarazten diotenean, dirua eskatzen diote; gehienetan, banku-transferentzia bidez bildatzeko eskatzen diote.
2022an hasi ziren iruzur hau egiten, eta talde horretako kide omen diren 80 kide atxilotu dituzte ordutik. Guztien artean 410.000 euroko iruzurra egin dute. Azken 15 horiek, 60.000 eurokoa.
Poliziaren arabera, herritarrei horren berri emanda egiten ari dira iruzur horren aurka, eta iruzurgile horien biktima ez izateko gomendioak eman ditu:
- Lasaitasuna mantendu eta zure semearekin/alabarekin beste modu batez kontaktuan jartzen saiatu
- Idazten ari den pertsonak erabiltzen dituen hizkeraz eta esamoldeez susmatu
Horrez gain, biktima izan direnei, komisariara joateko edo 091 telefonora deitzeko eskatu die.