Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Pertsona bat zauritu dute labankadaz Irungo diskoteka batean

EITB Media

Goizaldean izandako liskar batean zauritu dute, arma zuri bat erabilita, baina onik omen dago, eta medikuen alta jaso ostean, ertzain-etxera joan da salaketa jartzera. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta ez du xehetasun gehiagorik eman.

Pertsona bat zauritu dute labankadaz goizaldean Irungo diskoteka batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek EITBri baieztatu dionez.

Goizaldean izandako liskar batean zauritu dute, Irungo dantzaleku batean, arma zuri bat erabilita, baina biktima onik dago, eta, medikuen alta jaso ostean, ertzain-etxera joan da salaketa jartzera.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta ez du xehetasun gehiagorik eman.