Itxi

Gizartea

TRAFIKOA

6 kilometroko auto-ilarak Zarautzen, Bilboko noranzkoan

EITB Media

Kamioi baten matxurak eragin ditu pilaketak, errei bat itxi behar izan baitute.

  • Zarauzko ordainlekua. Irudia: Artxiboa

    Zarauzko ordainlekua. Irudia: Artxiboa

4 kilometroko auto-ilarak sortu dira AP-8 autobideko 41. kilometroan, Zarauzko ordainlekuan, Bilboko noranzkoan. 07:20an, kamioi bat matxuratu da, eta, ondorioz, errei bat itxi behar izan dute.

Trafiko Zuzendaritzak X sare sozialean aditzera eman dutenez, kamioia erretiratu dute, baina auto-ilarak ez dira berehala desagertu.