Gizartea
Gazteen okupazio-tasa
30 urtetik beherako gazteen okupazio-tasa azken 14 urteetako altuena izan da
EITB Media
Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 46,5 lanean aritu da 2024ko bigarren hiruhilekoan, 2010ekoekin alderatuta, 2,1 puntu gehiago.
-
Bi behargin lanean. Artxiboko irudia: EFE
Eustatek emandako datuek erakutsi dutenez, 2024ko bigarren hiruhilekoan azken 14 urteetako okupazio-tasa altuena izan da Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean (% 46,5). Joerak gainera, goranzko bidean jarraitzen du.
Grafikoa: Gazteen Euskal Behatokia
Generoari erreparatuz gero, nahiko berdintsuak dira datuak; gizonezkoen okupazio-tasa % 46,8koa den bitartean, % 46,2koa da emakumeena.
Lurralde historikoari begiratzean aldeak nabariagoak direla ikus daiteke. Gipuzkoako gazteen okupazio-tasa da altuena (% 49,4), Bizkaikoek jarraitzen diete % 45,1arekin eta, arabarrek dute tasa bazuena, %44,4.
Okupazio-tasak gora egitearekin batera, behera egin du, berriro, langabeziarenak % 12ren azpitik kokatuz.
Datu horiek zuzeneko lotura dute Garapen Iraunkorrerako Helburuen 2030 Agendan jasota dagoen 8.5 helmugarekin: Hemendik 2030era, enplegu osoa eta produktiboa eta lan duina lortzea emakume eta gizon guztientzat, baita gazteentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat ere, eta balio bereko lanagatik ordainsari berdina jasotzea.