Gizartea
EITB DATA
Katalunia, aisialdiko bidaietarako lekurik gustukoena
EITB MEDIA
Frantzia eta Portugal dira EAEko eta Nafarroako herritarrek atzerrira bidaiatzeko gehien aukeratzen dituzten herrialdeak.
-
Katalunia, aisialdiko bidaietarako gustukoena den lekua
Hego Euskal Herriko bizilagunok egiten ditugun bidaia gehienak Estatu barrukoak izaten dira; irteeren % 80, gutxi gorabehera.
Iaz, Katalunia izan zen aisialdiko bidaietarako eta ordainpeko ostatuetarako helmuga gogokoena: EAEtik egindako bidaien % 20,1 eta Nafarroatik egindakoen % 23,9 bertara egin ziren.
Bidaian joateko arrazoi nagusia eguzkia eta hondartzak bilatzea izan zen. Horregatik, Espainiako Estatuan turismo mota hori eskaintzen duten lekuak (Katalunia, Valentzia eta Andaluzia) dira aukeratuenak. Nafarroatik egindako bidaien erdiak eta EAEkoen % 38 inguru horietara izan ziren.
Nazioarteko bidaiak
Euskal herritarrek egiten dituzten bidaien % 21 eta nafarrek egiten dituztenen % 16 atzerrira izaten dira.
Bi kasuetan, gehien hautatzen ditugun herrialdeak Frantzia eta Portugal izaten dira, baina Erresuma Batua, Italia, Alemania eta Belgika ere aukeratzen ditugu bidaiatzeko jomuga gisa.