Gizartea
EITB DATA
Gero eta gehiago bidaiatzen dugu: 4 edo 5 bidaia urtean pertsonako
EITB MEDIA
EAEko eta Nafarroako herritarrak dira Espainiako Estatuko herritarren artean bidaia gehien egiten dituztenak. Gainera, batez beste gainerako erkidegoetakoek baino gehiago gastatzen dugu bidaia bakoitzean.
-
Gero eta gehiago bidaiatzen dugu: 4 edo 5 bidaia urtean pertsonako
Euskal Herrira iristen diren turisten kopuruak gora egin du, eta, azkenaldian, guk ere turismo gehiago egiten dugu. Gero eta gehiago bidaiatzen dugu, batez ere pandemiaren ostean; izan ere, badirudi momentua bizi nahi dugula.
Aurtengo lehen zatiko (urtarrila-maiatza) datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek iazko epe berean baino bidaia gehiago egin ditugu; nafarrek, berriz, iaz beste bidaiatu dute.
Hain zuzen ere, EAEko eta Nafarroako bizilagunak gara gehien bidaiatzen dugunak, Espainiako Estatuko erkidegoetako bizilagunekin alderatuz gero. Euskal Autonomia Erkidegoan, adibidez, biztanleen % 75ek gutxienez bidaia bat egin zuten 2023an.
Horrela bada, batez beste 4,5 bidaia egin genituen iaz, Estatuan batez beste egindakoak baino % 17 gehiago. Iraupenari erreparatzen badiogu, berriz, batez beste, 5 egun ematen ditugu bidaia bakoitzean.
Bidaietan egiten dugun gastuari begiratuta, gainera, EAE eta Nafarroako bizilagunak gehien gastatzen duten bidaiarien artean gaude, Madrilgo eta Balear Uharteetako bizilagunekin batera.