Itxi

Gizartea

Iurretako sutea

Itzali dute atzo Iurretan piztutako sutea

EITB MEDIA

Bi zauritu utzi ditu Arriandiko suteak. Halaber, su hartu duen enpresa eta inguruetako zenbait baserri hustu egin dituzte.

0:40
Sutea

Goizeko 2:20ak aldera itzali dute suhiltzaileek atzo Iurretako Arriandi auzoan dagoen EKT enpresan piztutako sutea. Bi zauritu utzi ditu, eta ospitalera eraman zituzten.

Horrez gain, sugarren ondorioz, langileak enpresatik aterarazi behar izan dituzte, baita inguruko 6-8 baserri hustu ere, Segurtasun Sailak aditzera eman duenez.