Itxi

Gizartea

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Pradalesen bilera sorta eta bozketa Europako Parlamentuan

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abisu horia beroagatik: Bero itogarria, 36-40 ºC arteko maximoekin. Hori da datozen egunetarako iragarri dutena Euskal Herriko hainbat puntutan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du beroagatik gaur, osteguna, Arabako hegoaldean. Nafarroan, oraindik are eta bero handiagoa egingo du eta Espainiako meteorologia agentziak alerta laranja ezarriko du Erribera, termometroa 40 graduren bueltan ibiliko baita. Lurraldearen gainerako tokietan abisua horia izango da indarrean ostegunean.

- Pradalesen bilera sorta: Imanol Pradales lehendakaria egiten ari den bilera sortan, gaur EAEko mediku, famazialari eta fisioterapeuta elkargoetako ordezkarien txanda izango da. 09:00etan da hitzordua, eta han izango da, baita ere, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.

- Bozketa Europako Parlamentuan: Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak karguan errepikatzea izango du jokoan gaur Euroganberan. Horretarako, eskuin muturrari ezarritako babes-hesiaren zati bat kendu du, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroaren Kontserbadore eta Erreformistekin (ECR) salbuespena eginda.