Gizartea
Bizkaia
Pertsona bat artatu dute Iurretako enpresa batean piztutako sute batean
EITB MEDIA
Langileak enpresatik atera dituzte eta Segurtasun Saila kearen toxikotasuna aztertzen ari da, enpresak produktu kimikoekin lan egiten baitu.
Iurretako (Bizkaia) Arriandi auzoko enpresa bateko langileak aterarazi behar izan dituzte asteazken arratsaldean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Suteak ke handia eragin du eta pertsona bat artatu behar izan dute.
Sua 20:10ean hasi da, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sua kontrolpean dagoen arren, oraindik ez dago itzalita eta 22:00etan suhiltzaileek sua itzaltzeko lanetan jarraitzen zuten.
Segurtasun Saila kearen toxikotasuna aztertzen ari da, enpresak produktu kimikoekin lan egiten baitu. Larrialdi zerbitzuek enpresa hustu dute, baita inguruko beste lokal bat ere.