Itxi

Gizartea

autobus istripua

Hiru pertsona larri zauritu dira Bartzelonan autobus batek izan duen istripu ikusgarrian

EITB MEDIA

60 langile inguru Inditex enpresak Torderan duen lantegira zeramatzan autobusak, eta 44 pertsona arin eta beste 3 larri zauritu dira. Larrialdi zerbitzuek bidaiari guztiak atera dituzte baina autobus gidaria autobus barruan harrapatuta egon da bi orduz eta goizeko 11:00ak aldera atera dute.

0:37

Gutxienez hiru pertsona larri zauritu dira C-32 errepidean, Pineda de Marren (Bartzelona), autobus batek izandako istripuaren ondorioz. Autobusak Inditex enpresako 50  langile inguru zeramatzan, eta Tordera eta Santa Susana udalerriak lotzen dituen tunelaren sarreran irauli eta zintzilik geratu da. Bidaiari guztiak atera dituzte larrialdi zerbitzuek, baita autobus gidaria ere, bi orduz barruan harrapatuta egon ondotik.

Istripua 08:30ak pasatxoan gertatu da. Lehen hipotesien arabera autobusaren gurpil bat lehertu da, gidariak kontrola galdu du eta bazterreko hesi gainera igo eta aurrerantz egin du tunel sarrerako uztai gainean igo da eta trabatuta geratu, eta atzealdea errepidean bertan, trabeska airean. Langileak Inditexek Torderan duen lantegira zeramatzan autobusak.

Osasun zerbitzuek 47 pertsona artatu dituzte denera, hauetatik 3 larri daude erietxeratuta.

Autobusa tunel sarreran gelditu denez, ondoren beste hainbat ibilgailuk istripua izan dute eta osatu diren auto ilarak 20 kilometrokoak izatera iritsi dira. Larrialdi zerbitzuek bidaiari guztiak atera dituzte baina autobus gidaria autobus barruan harrapatuta egon da, eta azkenean, 11:00k aldera, ateratzea lortu dute.

Xavier Amor Pine de Marreko alkateak TV3n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, pabiloi bat prestatu dute kaltetuentzat: "Etengabe harremanetan gaude elkarlanean ahalik eta ondoen joateko" eta esan du "irudiak ikusi ondoren, zauritu larririk ez dagoela baieztatzen bada, miraria izango dela".