Gizartea
Zaintzak
Ia % 40 hazi dira Euskadiko familia zaintzaileentzako arreta eta laguntza telefonora egindako kontsultak
EITB MEDIA
2024ko lehen sei hilabeteetan arreta gehien jaso duten premiak laguntza psikologiko eta emozionalarekin lotutakoak izan dira ( % 51,24). Zerbitzua eskuragarri dago 900 100 356 telefono-zenbakian, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoan eta 619 419 628 WhatsaApp telefono-zenbakian.
-
Zerbitzua eskuragarri dago 900 100 356 telefono-zenbakian.
Euskadiko senide zaintzaileentzako arreta eta laguntza telefonora egindako kontsultak ia % 40 hasi dira, aurtengo lehen seihilekoan. Hain zuzen ere, 435 kontsulta erantzun dira denbora-tarte horretan; hau da, 2023an baino % 39,87 gehiago.
Zainteleko arduradunen arabera, lasaitzearekin eta entzutearekin erlazionatutako arrazoiak nagusi izatetik, laguntza psikologiko eta emozionalarekin lotutako premiak arreta handiena jaso izatera pasa dira. Izan ere, deien % 51,42 izan dira horiek.
Datuei dagokienez, Zaintelek 435 kontsulta erantzun ditu urtarriletik ekainera, horien gehiengoa dei-telefoniko bitartez izanik (% 85,73).
Aipatu beharra dago ere, horien % 60 Bizkaitik jasotakoak izan direla. Atzetik, Gipuzkoa, % 29arekin, eta Araba, % 11, kokatzen dira.
Zaintel, doako zerbitzua
Senide zaintzaileentzako arreta eta laguntza zerbitzua Bizitzen fundazioak eskainitakoa da: doakoa, irisgarria, berehalakoa eta konfidentziala.
Horrekin batera, gogoratu beharra dago, gainera herritarren eskura dagoela beren senideak modu pertsonalean zaindu nahi dituzten pertsonek ahalik eta baldintza onenetan egin dezaten.
Zerbitzua eskuragarri dago 900 100 356 telefono-zenbakian, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoan eta 619 419 628 WhatsaApp telefono-zenbakian.